Kasuen azterketa
LANBI nazioarteko enpresa da, eta bederatzi herrialdetan ditu sukurtsalak. Zuzenean egiten du lan OEM enpresentzat, besteak beste Renault edo VW, eta 1. mailako automobilgintzako nazioarteko enpresak ditu bezero nagusi. Bere nazioarteko sukurtsalen bitartez LANBIk fabrikazio planta dagoen tokitik laguntza eman dezake. Etengabe bilatzen ditu LANBIk gure bezeroek planteatzen dituzten erronka guztiei aurre egiteko irtenbide berriak. Gure bezeroekin epe luzeko erlazioak ezartzeko gako faktoreak hauek dira.
Desafioak
Esekidura-errotulen muntaia 5 segundo baino gutxiagotan
Bereziki garatutako, abiadura handiko eta serbokontrolatutako paleten transfer sistema bati esker, LANBIk 4,7 segundoko zikloa duen esekidura-errotulak muntatzeko linea bat garatu dio Europako errotula-fabrikatzaile oso ezagun bati, errotularen muntaketa, parearen kontrola, ihes-proba eta bridan torlojuak muntatzea barne. Linea horrekin, gure bezeroa bere OEM bezeroaren bolumen handiko eskaerari erantzuteko gai da.
Bernoak fabrikatzeko eragiketa ezberdinak jasotzen dituen linea automatikoa
LANBIk errotulako bernoak egiteko zelula osoak hornitzen ditu, gure bezeroei bitarteko izakinak saihesteko eta errendimendu handiko ekoizpena bermatzeko aukera ematen dietenak, hala nola errotulako bernoen zurtoinen torneaketa, esferaren mekanizazioa eta leunketa, neurri kontrola, zurtoina zulatu eta alakatzea, lepoak gogortzea, hariak ijeztea, pitzaduren kontrola, harien kontrola eta paletizazioa.