Errotulako bernoak fabrikatzeko zelulak
LANBIk errotulako bernoen ekoizleei fabrikazio-prozesu osoa eskeintzen die, honako eragiketa hauek barne: mekanizazioa, txartaketa, harien ijezketa, lepoen ijezketa, fresaketa poligonala, arrailen kontrola, neurrien kontrola, tratamendu termikoa, harien kontrola eta paletizazioa. LANBI tornuak erreferentzia ezberdinen arteko aldaketa-denborak murrizteko eta ziklo-denbora oso laburrekin eraginkortasun maximoa lortzeko sortu dira.
Kontrol dimentsionalak aukera ematen du pernoaren dimentsio nagusiak perdoiaren barruan daudela egiaztatzeko eta herraminta behera egin ahala, CNCak bere posizioa zuzentzen du.
LANBIk bernoen estaldurari buruzko aholkuak ere eman diezazkieke bezeroei, linea diseinatzeko prozesurik egokiena zein den kontuan hartuta, estaldura noiz egiten den arabera.
Esekiduretarako errotula-bernoak, direkzio-kremaileretarako errotulak, kanpoko errotula-bernoak eta barra egonkortzaileen bernoak ekoizten dituzten linea espezializatuak erabiltzeko prest eskaintzen dira.
Ekoizpen-datu guztiak Industry 4.0 plataforman sartzen dira, eta CPKren emaitzen grafikoak ere online kontsulta daitezke.
4 estazioko dorretxoa, zurtoinen mekanizaziorako
LANBI errotulako bernoarentzako tornuek erreminta-dorretxoak dituzte, bi serbokontrolatutako ardatzeko karroetan muntatuak. Horiei esker, errotulako bernoaren zurtoina mekanizatu egin daiteke, 4 herraminta desberdin erabiliz, eta hainbat geometria lortzen dira mekanizazio, txartatze, moletaketa edo fresatze poligonalaren bidez.
TNB errotularentzat sistema polarra
LANBI Sistema Polarra torneatze eta errotulen txartatze eragiketentzako erabiltzen da. Hiru serbomotorrek eragiten dute, eta sistema polarrak ematen du errotula-bernoaren esfera-kalitate onena. Rz 1 baino zimurtasun txikiagoa lortzen du, eta 10 mikra baino gutxiagoko esferikotasuna.
Harien ijezketa
LANBIk ijezteko makina estandar sinple eta bikoitzak eskaintzen ditu, hariztatzeko, moletatzeko eta lepoa edo konoa ijezteko. Indarra -desplazamenduaren aurrean ikusteko grafikoak ditu, baita unitate elektronikoen bidez haria kontrolatzeko sistemak.