Kontrol besoak

LANBIk kontrol besoen fabrikaziorako zelulak erabiltzeko prest eskaintzen ditu. Automatizazio-bolumen eta -mailen arabera, makina independenteak, erdiautomatikoak edo erabat robotizatuak izan daitezke. Aukera malguak hurrengo kontrol besoentzat: axial eta erradialak, FUCA, RUCA, FLCA, RLCA altzairuzkoak edo aluminiozkoak.

LANBIk prozesu osoa eskeintzen du: errotulako bernoak fabrikatzea, mekanizazioa barne, esferak leuntzea, hariak ijeztea eta kontrolak; karkasak mekanizatzea, muntaketa osoa eta kontrolak: parea kontrolatzea, joko axiala eta DVP saiakuntza ugari.

Kontrol-besoaren diseinuaren arabera, abatz bat, bi edo hiru muntatzen dira, linea automatizatuetan edo makina bereizietan integratuta. Errotulari dagokionez, besoan prentsatu daiteke edo besoan bertan guztiz muntatu, errotula integratu gisa.

Produktuaren pieza bakoitzarekin lotutako informazio guztia erregistratuta geratzen da, LANBI Industry 4.0 plataforman arakatu egin daiteke.

Ijezketa

Ijezketa eragiketa gakoa da errotulen muntaian. LANBIko 50 KN serbomakinak, besteak beste, ijezketaren indarra, posizioa eta estalkiaren prentsatua monitorizatu egiten du, horri esker, bezeroek pare uniforme bat erabili dezakete, errendimendu bikaina eta balio-bizitza luzea dituena.

Karkasen mekanizazioa

LANBIko transferrek kontrol besoaren aluminiozko kaxolak mekanizatzen dituzte, abatzen zuloak zulatu, eta erremintaren higadura kontrolatzeko sistema bat dute, ziklo denbora laburreko prozesuak eta produktibitate-maila gorena lortzeko.

Abatzaren muntaia

50 eta 100 KN LANBIko prentsa elektriko estandarrek karga- eta desplazamendu-kontrola duten abatzak muntatzen dituzte, kanpoko transduktore bat erabiliz, behar denean planoetan adierazitako perdoiak bermatzeko.

Zalantzarik al duzu?

Aluminum Control Arm Assembly Line 1086

Steel Control Arm Assembly Line 1088

Aluminum Control Arm Assembly Line 1116

Aluminum Control Arm Assembly Line 1140

Semiautomatic Aluminum Control Arm Assembly Line 1148

Aluminum & Steel Control Arm Assembly Cell 1160

Sheet Metal Control Arm Assembly Cell 1166

Trailing Arm Assembly Standalone Machine 1167

Aluminum Control Arm Assembly Cell 1169

Control Arm Semiautomatic Assembly Machine 1097

Bushing Pressing Standalone Machine 1100

Ball Stud Manufacturing 1128

Control Arm Standalone Assembly Cell 1123

Aluminum Control Arm Machining Transfer 907