Soluzio pertsonalizatuak

Elgoibarren, Euskadin, 1969an sortua, LANBI balio handiko enpresa da eratzen duten pertsonengatik, eta esperientzia luzea duelako mekanizazio eta muntaia prozesuetan. Gure profesional gazte, dinamiko eta oso kualifikatuen taldea etengabe ari da lanean ideia berriak eta berritzaileak emateko, gure bezeroen beharrak aseko.

LANBIko Ingeniaritza Sailak irtenbide onenak diseinatzen ditu bezeroaren beharretarako, 3D-tako diseinu mekanikoak, bastidoreen eta eragingailu-sistemen kalkuluak, arkitektura elektrikoak eta pneumatikoak eta prototipoak erabiliz, eta, horrela, proiektu bakoitzean emaitza onak bermatzen ditu.

I+G+B Saila etengabe ari da ideia berriak eta berritzaileak ematen, gure abangoardiako teknologia eguneratzen eta irtenbide berriak garatzen, batez ere Direkzio- eta esekidura-sistemetarako.

Gure makina guztiak LANBI plataforma digitalaren bitartez hornitzen dira. Sistema horri esker, gure bezeroek denbora errealean jakin dezakete nola dabilen Internetera konektatutako edozein gailutatik.

LANBIko nazioarteko zerbitzu-taldea gure instalazioek eraginkortasun handienarekin eta errendimendu maximoarekin funtzionatzen dutela ziurtatzen dira, horiek baitira gure bezeroekin epe luzeko harremanak mantentzeko oinarririk onenak.